XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenean bere haurtxoaren ondoan etzanda zegoen emakume gazte batengana heldu zen.

Haurtxo hura ikustean, txunditurik geratu zen.

Askoz hobeto ulertu zuen orduan han bildutako jendearen poza.

Ez zegoen jakintsua eta beste inor baino hobea izan beharrik haur hura munduaren itxaropena zela ulertzeko.

Aski zen bera ikustearekin.

Eta ilehoriagoa edo zuriagoa edo beltxaranagoa izan balitz ere, munduaren itxaropena izango zen haurtxo hura.

- Eta zuk zer dakarzu? - galdetu zion emakume gazteak ehiztariari.